jueves, 23 de febrero de 2017

Muskizko liburutegira goaz...


Urte honetan 5.mailako ikasleok, Muskizko liburutegira joaten gara. Esperientzia polit eta berri bat da.

Atzo, gure txanda izan zen.


Joatean, bi arduradunak daude besteoi kontrolatzeko bidetik.


Liburutegia hiru zatitan banatuta dago: txikientzako liburuak, ertainentzako eta handientzako. 

Barruan gaudenean, baxutxu hitz egin behar dugu, besteoi ez molestatzeko. Baina arauak betetzen baditugu, denbora asko daukagu liburuak bilatzeko, aukeratzeko, irakurtzeko eta, gure gustokoak badira, etxera eramateko.

Zalantzaren bat baduzu eta ez badituzu gauzak aurkitzen, Aialari, liburutegian dagoen neskari, galdetu ahal diozu. 


5.A mailakoak, astelehenetan joaten dira; gu, 5.B mailakoak, asteazkenetan joaten gara.



                                                              Esperientzia izugarria da!!


                                                                                                                          Ane eta Izaro


1 comentario: