jueves, 9 de marzo de 2017

Atletismoa


Hiruhileko honekin amaitzeko, gure heziketa fisikoko klaseetan gai berri batekin hasi gara: ATLETISMOA
Normalean atletismo hitza entzuterakoan, burutik pasatzen zaigun lehenengo gauza atletismoko zelaian korrika bueltaka egotea da.

Baina, badakizue modalitate desberdinak daudela horren barruan?
Adibidez; lasterketak (hainbat motatakoak),  altuera jauzia, pertika jauzia, pisu jaurtiketa, xabalina jaurtiketa, triatloia...

Hemen uzten dizuegu klasean ikusi dugun bideo polit bat, batzuetan telebistan ikusten dugulako eta pentsatzen dugu oso erraza dela, baina benetan ez da horrela. 


Atletismoko saioetan modalitate desberdinak frogatuko ditugu. Aste honetan erreloboak landu ditugu. Primeran pasatu genuen!!


Iker R., Aimar M., Mikel D. eta Adrián

No hay comentarios:

Publicar un comentario